"Nere portafolio elektronikoaren diseinua"
1. ATALA (Artikuluaren analisia):
Portafolio elektronikoari (e-portafolioari) buruz irakurri dudan artikulua "Portafolios electrónicos y educación superior en España: situación y tendencias" du izena. Bertan, duela urte batzuk Espainian sortu zen RED izeneko e-portafoliokin zerikusia duen sare nazionalaren berri ematen digu.
Honetaz aparte, e-portafolioa unibertsitateetan duen papera azaltzen digu. Unibertsitariontzako tresna erabilgarria dela esaten du eta gero eta gehiago erabiltzen dela, esparru akademiko, profesional nahiz pertsonalean. Bestetik, e-portafolioak ebaluatzeko orduan ere erabilgarriak direla aipatzen du, irakasleentzako ere tresna erabilgarria bihurtuz. Bere ezaguera praktikoa, batik bat, garapenera bideratuta dago.
Artikuluarekin bukatzeko, etorkizunera begirada bat botatzen dio, eta honen bilakaera aurreikustea zaila izan arren, hiru esparru izango direla honen etorkizuna baldintzatuko dutena aipatzen du: 1) e-portafolioen garapen teknologikoa, orain pentsatuak diren moduan. 2) Aldaketa edukatiboak eta instituzionalak. 3) Aldaketa sozialak internetaren eta formakuntzaren beste teknologietan.
2. ATALA (Nire portafolioaren proposamena):
Nire portafoliosa kurtsoko ikasgaiak antolatzeko bideratuta egongo da, horregatik aurreikusten dut bost atal izango dituela, seihile bakoitzeko bost ikasgai dauzkagulako. Atal bakoitzean ikasgaian egindako lanak eta lortutako lorpenak azalduko dira. Pertsonalki, nire portafoliosari eman nahi diodan pertsonalitatea da besteekin gauzak, ideiak edota iritziak elkartrukatzeko herraminta izatea, batik bat. Bestetik, unibertsitatean egon bitartean izango dudan progresioa.. etab. ikusteko egokia izango da etorkizun batean.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario